Zure txikiaren armairua era jasangarrian berritzeko 3 pauso

Itxialdi garai honetan Argitxo ikaragarri hazi da eta arropa guztia txikia geratu zaio. Honi urtaro aldaketa gehitzen badiogu, alkandora eta jertse pare bat besterik ez dugu gorde.

Bestalde, denboraldi bizi hauetan zehar, luzaro pentsatzen aritu naiz arroparen inguruan, gure kontsumitzeko eredu eta ditugun beharren inguruan.

Eta bueltatxo bat eman ondoren, nire erabakiahurrengoa izan da: body pakete pare bat, zapatilak eta sandaliak kenduta, aurten ez dut arroparik erosiko, oihalak baizik, eta nik neuk egingo diot arropa Argiri. Honetaz gain, gure lehengusuaren hainbat oinarrizko jantzi jaso ditugu eta hau oso ongi datorkigu.

Ni ez naiz arropa josten espezialista, nik osagarriak egiten ditut, baina ez da txikiari arropa egiten diodan lehen aldia, hazkuntza ia bi urte hauetan zehar nik egindako galtza eta lepokoak erabili ditu Argik. Baina oraingoan, pixkatxo bat serioagoa jarri naiz, arropa hau bere armairuko %80a izatea, gutxienez, nahiko bait nuke.

Nola egin dudan jakin nahi al duzu?

Oharra: Gaur joskintzari buruz soilik hitzegingo dizut, kakorratzen egindako arropari buruz aurrerago hitzegingo dugu.

1go Pausoa: Kotoi eta puntu oihaoak saltzen dituen dendak bilatu, organikoak badira hobe, eta oihalak erosi.

Argiren arropa egiteko oihalentzako denda aukeratzeko orduan 3 oinarrizko printzipio mantentzen ditut:

1) Lekuko merkataritza, txikia eta gertukoa. Ekonomia zirkularraren eta ekonomiaren berpiztearen ideiak jarraituz, gure dirua non uzten dugun ongi begiratzea garrantzitsua dela deritzot.

2) Ahalik eta jasangarrien diren oihalak, bai kotoi bai puntu estilodunak: Oeko Tex eta GOTS ziurtagiriak.

3) Jenerorik gabeko marrazkidun oihalak, hau da, marrazki alai, dibertigarriak txikitxoentzat baina neska eta mutilen arteko ezberdintasunak egiten ez dituztenak.

2garren Pausoa: Patroiak lortzea

Interneten patroi eta tutorial pilo bat aurki dotzakezu arropa egiteko, bai dohainik, bai ordainduz. Nik oraingoan, dohan patroi pare bat lortu det eta beste hainbat Etsyn erosi ditut. Prezioak bidezkoak iruditzen zaizkit eta lortu ditudan patroiek 2 urtetatik 12 urtera arte egokitzeko aukera ematen didate, beraz, luzaro erabili ahal izango ditut.

Honetaz gain, gustoko dugun edo txikiari oso ongi geratzen zaion jantziren bat errepikatu dezakegu, neurria haunditzeko zentimetro batzuk gehituz.

3garren Pausoa: Arropak josi.

Denda, materiala eta patroiak hain zehazki aukeratu ondoren, orain, “Lalocadelacasa” edo irudimena jolasean jartzea eta jantziak jostea dagokigu.

Haurren arropak akatserako margen zabala ematen digu, bereziki puntu oihalarekin egiten badugu, beraz, ez gaitezen bildur izan, ez baita beharrezkoa joskintzan aditua izatea arropa ederrak lortzeko.  Gainera, patroi beretik xehetasunak gehitu ala kendu ditzakegu gure gustura, eta horrela, bakar batetik ale ezberdinak atera ditzakegu.

Animatzen al zara?

Oharra: Patroi konkreturen batengan interesik baduzu edo jantziren baten pausoz pausoa ezagutu nahi baduzu, zalantzarik gabe idatz iezadazu  olalocadelacasa@gmail.com helbidera.

Mila esker hor egoteagatik.

Gogora ezazu “etxeko eroa” (La loca de la casa), irudimena, jolasean jartzea!

Egun zoragarria izan dezazula opa dizut,

Oihana
Lalocadelacasa

0 iruzkin

Iruzkin bat egin

Elkarrizketan parte hartu nahi duzu?
Batu zaitez!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.