Silento Studio Igone eta Dawa dira, beren pasioengatik elkartutako Donostiako bi lagun. Alde batetik, ehunketa prozesuenganako pasioak, gauza ederrenganako pasioak, eta bereziki, prozesuenganako, autoezagutza eta garapen pertsonalarenganako pasioak elkartzen dituzte.

Eskulanen munduan berria ez bazara, kakorratz-lan, bi orratz eta makramé teknika ezberdinetan, bereziki, Casasol Etxeko kotoi eta artile zoragarriei buruz entzungo zenuen, edo agian, pasa dira zure eskuetatik haien kono adierazgarriak. Honetaz gain, ezagunak dira sare sozialetan burutzen dituzten hilabete-erronkak.

Azkenaldian Zero Waste edo Zero Hondakina ikuspegiari buruz maiz hitzegiten da, hemen blogean, oihalezko konpresa eta maskarilei buruz aritu naiz jada. Gaia oso interesgarria iruditzen zaidanez eta nire produktuetan ikuspegia hau pixkanaka sartu nahi dudanez, gaur kosmetikoa solidoari buruz hitzegin nahi dizut, hau da, solidoak izanik, plastikozko poterik behar ez duten xaboi, txanpu, aurpegi garbitzeko produktu, desodorante, etab.-ak.

Azken egunotan hamaika galdera egin dizkidazue Oihalezko Maskarila Berrerabilgarriei buruz, beraz, aste honatko artikulua hauei buruz idazteko aprobetxtu det. Zure zalantzak argitzea espero det.

Gero eta hobekien ezagutzen dugu moda industriak duen ingurumenaren gaineko eragina, bai sorteko prozesuei bai kontsumo ereduei dagokionez. Krafter, edo “zuk zeuk egin ezazu” filosofiaren barne, jantzi ala osagarri baten sortzeko prozesua oso modu ezberdinean ulertzen da.  Honetaz gain, plastikozko eta erabili eta botatzeko produktuen lekuan oihalezko produktuen erabilera hedatzen ari da, zero hondakina ikuspegia dutenak, alegia. Gainera, eskuz  eta maitasunez egindako produktuei gero eta balio handiagoa ematen zaie gai honekiko sensibleak diren pertsonen artean. Baina… zer gertatzen da sortzen ditugun gauzak egiteko erabiltzen ditugun materialekin?

Trapiloa ehungintzan sortzen diren hondarrekin ala jantziak birziklatuz sortzen den materiala da. Etxean arropa zaharrak birziklatuz ere sortu daiteke. (Hau egiten ikasi nahi baduzu, iruzkinen atalean adierazi iezaidazu)

Trapiloa kakorratzez landu ohi da, baina…

Kaixo!

Azkenaldian ingurumenari buruz maiz hitzegiten da, sortzen dugun hondakin kantitatea ikusirik badirudi birziklapena ez dela nahikoa eta gure eguneroko bizitzan zabor ez organiko gutxiago sortzeko asmoz kontsumitzeko dugun modua eraldatu beharko genukeela mahaigaineratuz, besteak beste.

Horregatik, azkeneko hilabeteetan pixkanaka kotoi organikodun materialetaz gain, erosotasuna eta onurarik galdu gabe, zabor kantitate hori gutxitzea erraztuko diguten produktuak gehitu ditut.

Bide honetan, oihalezko zapi edo konpresei BAIETZ esateko arrazoiak bildu nahi izan ditut.