Lalocadelacasaren osagarrien denda
Ezberdin egiten zaituzten gauza txikiak
Ongi etorria izan zaitez nire online dendara.
Bertan, kolorez beteriko osagarri praktiko eta esklusiboekin egingo duzu topo:
Lalocadelacasak maitasunez zuretzat josten dituen osagarriak diru-zorroak, poltsak, giltzatakoak, nezeserrak eta bestelakoak dira, oso praktikoak eta diseinu bakarrekoak, testura bereziekin, oihal afrikar, oihal koloretsuekin josiak. Eguneroko bizitzaren beharrei egokituz, ukitu ezberdin eta esklusiboa dute.
Lalocadelacasak maitasunez zure txikitxoentzat josten dituen osagarriak mantak, pardelak aldatzekoak eta bestelakoak dira, oso praktikoak eta diseinu bakarrekoak, testura bereziekin, oihal afrikar, oihal koloretsu eta marrazki alaiekin josiak. Haurtxoak liluratuko dituzte!
Dendako alderdi honetan Zero Waste ikuspegitik sortutako produktuak aurkituko dituzu, hau da, gure eguneroko bizitzan ahalik eta hondakin gutxiena sortzea bilatzen duten produktu berrerabilgarriak: konpresak, toailatxoak, musukoak, makilajea kentzeko diskak, edoskitzerako diskak, erosketak egiteko poltsak… Zure azalak eta ama lurrak eskertuko dizute!
Lalocadelacasak eskulangileentzat espezifikoki sortutako osagarriak dituzu hemen. Osagarri hauek kakorratz ala bi orratzekin ari zaretenontzat pentsatuak daude, baina margolari eta edozein motatako eskulangileek ere praktikoak aurkituko dituzuelakoan nago. Zure sormenaren tresnek merezi duten lekua!!