Kaixo!

Asteazkenero bezela, gaur Newsletteraren bidalketa eta blogean argitarapena dagokigu.

Itzuli gara oporretatik! Oso egun polittak igaro ditugu elkarrekin eta indarberriturik itzuli gara etapa berri honi hasiera emateko: kakorratz-lanean ikasteko lantegi presentzialak Lalocadelacasaren Donostiako lokalean. Berehala gaiak, datak eta ordutegiak argitaratuko ditut, beraz, Donostian edo inguruan bazaude, adi ibili zaitez! 

Kakorratz-lana: Nire Newsletterrari suskribatuta baldin bazaude, dagoeneko zure postontzian Lalocadelacasaren Kakorratz-lanean hasteko I Online kurtsoko 6. Gaian sartzeko esteka eta pasahitza izango dituzu:

  • Zuzenean sortu. Lerro aldaketa ertzak zainduz, katea elkartu efektu zuzena ala moebius edo infinitua lortzeko. Horretarako 3 adibide erabiliko ditugu: manta, lepokoa eta moebius ilerako zinta.

Oraindik ez bazaude suskribatuta, hemen izena ematera gonbidatzen zaitut: zure izena eta helbide elektronikoa jarri itzazu eta web orriko edukiarekin zeikusia duen informazioadun mail bakarra jasoko duzu astero.

Kakorratz-lanari buruzko informazio edo kuxidadeak:

Gaur Toshiko Horiuchi artista japoniarrari buruz hitzegin nahi dizut, honek haurrentzako parkeak egin zituen kakorratzez. Ikusi itzazu hurrengo bideoan zein leku ederrak sortu dituen.

Osagarriak: Gaur pardelak aldatzeko eta gordetzeko oihalak aurkeztu nahi dizkizut. Eredu ezberdinak dituzu aukeran, batzuk wax oihal afrikarrak oihal plastifikatuekin nahastuz, besteak marrazki bera duten kotoi oihal liso eta plastifikatuan.

Leku batetik bestera dabiltzan familientzat jaiotze opari paregabea!! Gogora ezazu bakarrak direla, konbinazio bakoitzeko bana dago.

Neurrira eta pertsonalizatua nahi izanez gero, eska iezadakezu helbide honetara idatziz. Sakatu ezazu hemen aurkezpen bideo ikusi ahal izateko.

Pasa zaitez Online Dendatik, bertan Lalocadelacasaren osagarriak, bai zuretzat eta bai zure txikitxoarentzat topatuko dituzu. Ale bakoitza bakarra, maitasunez josia Lalocadelacasaren lantegian, alaitasun eta kolore anitzekoa eta material bereziak erabiliz sortua. Oso opari berezi, praktiko eta esklusiboak izango dira.

Mila esker hor egoteagatik.

Gogora ezazu “etxeko eroa” (La loca de la casa), irudimena, jolasean jartzea!

Egun zoragarria izan dezazula opa dizut!

Oihana
Lalocadelacasa