Kakorratz-lanean formakuntza
Lotutako korapilo bakoitzeko, ariman beste bat askatzen duzu.
Web orriko alde honetan kakorratz-lanari buruz arituko naiz.
Urtarrila 2021
Hilabete honetan berezia izango den tutorial bakarra izango dugu. Honen bitartez izar puntua eta kakorratzak gordetzeko poltsikoak errex egiten ikasiko dugu.
Kakorratz-lana egiten baduzu jakingo duzu proiektu bat hasteko modurik arruntena kadeneta edo katetxoak egitea dela (borobilean ezik, orduan eraztun majikoarekin egingo baitugu). Baina hasierako katetxoak eragozpen batzuk baditu, bereziki lan osoarekin alderatuz elastizitate gutxiago duelako.
Adibidez, goitik beherako edo top down jertsea egin nahi badugu, kadenetarekin hasten bagera, nahiz eta ondoren puntu elastikoa egin, honek irekitzeko orduan erresistenztia egingo du. Honetaz gain, goitik beherako lepokoa egiten dugunean, dena zuzenean josi gabe, amaitzerakoan konturatuko gara hasierako aldea amaierakoa baino zurrunagoa dagoela. Gertatu al zaizu?
Guzti hau ekiditeko eta elastizitate gehiago lortzeko, hasierako katetxoaren ordezko bi alternatiba dakarkizut:
2. atala: Izar puntua
Kakorratzez izar puntua nola egiten den ikasi ezazu tutorial azkar honen bitartez.
Lalocadelacasak eskulangileentzat espezifikoki sortutako osagarriak dituzu hemen. Osagarri hauek kakorratz ala bi orratzekin ari zaretenontzat pentsatuak daude, baina margolari eta edozein motatako eskulangileek ere praktikoak aurkituko dituzuelakoan nago. Zure sormenaren tresnek merezi duten lekua!!
Kakorratz-lana egiten ez badakizu oraindik, ez iezaiozu Lalocadelacasaren Kakorratz-lanean hasteko Online Kurtsoa ri huts egin. Bertan, etxetik, zure erritmora eta pausoz pauso ikasi ahal izango dezu.
Sartzeko pasahitza dohainik jaso ezazu nire Newsletterari suskribatuz. Suskribapena izen eta posta elektroniko helbide batekin soilik egin dezakezu, eta mail bakarra jasoko dezu astero web orriarekin zerikusia duen informazioarekin.
Lalocadelacasak eskeintzen dituen behin-behineko lantegietan bi alderdi hauek landuko ditugu:
Hauen bitartez irudimena eta sormena esnatu, gorputz eta adimena lasaitu, meditazioa egin, beste pertsonekin prozesu hau partekatu, eta bereziki barnean daramagun umea pasiatzera aterako dugu!!
Taldearen eskaeraren arabera, batzuetan batak izango du indar gehiago, besteetan besteak.
Ezagutzen dituzun arrazoiak direla eta, behin-behineko lantegiak bertan behera gelditzen dira, etapa hau amaitu arte.