Nire Bitxikeriak-eko Iratxerekin elkarrizketa

  • Lalocadelacasa: Kaixo guztioi, blogeko elkarrizketa sekzioarekin jarraituko dugu Nire Bitxikeriak-eko Iratxerekin. Iratxek kakorratz-lan zoragarria egiten du, bere sormenak Instagram-eko @nire_bitxikeriak profilean ikusi ditzakezue. Azkenaldian eredu sormenarekin hasi da “Ortzadarra Shawl” ereduarekin, dohan eskura dezakezu bere profilean, zoragarria da! Nik jadanik egin dut nirea. Ongi etorria Iratxe, mila esker kakorratz-lanaren inguruan duzun esperientzia eta ikuspegia partekatzera animatzeagatik. Kontaiguzu zuri buruz.
  • Iratxe: Kaixo, Iratxe naiz, eta Nire Bitxikeriak profilaren atzean nago, gasteiztarra naiz eta kakorratz-lanaren mundua oso gustoko dut. Orokorrean, sormenarekin, artisautzarekin harremana duen guztia dut gustoko, eta bihotzez egindako lana delako atsegin ditut.
  • Lalocadelacasa: Hitzegin iezaiguzu pixkatxo bat kakorratz-lanaren munduan izan duzun hasierari buruz, nola ikasi zenuen, nork irakatsi zizun, zergatik jarraitzen du kakorratzak zure eskuetan.

  • Iratxe: Nire hasierak kakorratz-lanaren munduarekin modarekin dute zerikusia, moda atsegin dut nahiz eta berezia naizen janzteko orduan, ez dut momentuan diseinatzen duten oro jarraitzen. Agian nire ama eta izebak josten ikusten nituelako beti dut harreman hori modarekin, beraiek magia egiten zuten oihalak jantzi zoragarrietan bihurtuz, eta nik oso gustoko nuen magia guzti hori zuten bitartean begira egotea.
  • Ondoren, “puntua” edo bi orratzak agertu ziren nire bizitzan: haurra nintzela, nire lagun baten amak panpinentzako soineko, jertse eta zapatak egiten zizkion, eta egun batean ea nola egiten zituen galdetu nion. Eta andreak, atseginez, etxetik zituen bi orratz eta artilea hartu zituen eta irakatsi zidan. Nik, horrela, nire panpinei jertse eta jantziak egiten ikasi nuen, hori bai, zuloz beterikoak!
  • Aurrerago, kakorratz-lanarekin egin nuen topo. Nire ahizparen senarraren amak eta bere ahizpa bikiak kakorratz-lana egin izan dute betidanik, nik sekula ikusi dudan lanik hoberenak egiten dituzte, zoragarriak benetan. Nik 15 urte nituela, gutxi gora behera, nire ahizpari udarako beroki fina egin zioten, sinestezina, eta momentu horretan gertatu zen kakorratz-lan eta nire bihotzaren arteko bat-bateko maitemina. Emakume hauek ezin izan zidaten irakatsi ezin nintzelako gerturatu beren herrira, baina orain dela urte batzuk, Youtube hausnartzen hasi nintzen tutorialen bila, eta kakorratz-lanean hasi nintzen. Ondoren aldizkariak eta liburuak etorri ziren, eta oinarrizko ezagutza nuela sentitu nuenean, mundu honetako jendearekin bat lantegietara joaten hasi nintzen…eta honaino.
  • Lalocadelacasa: Itzul gaitezen orainera. Zein lekua du gaur egun kakorratz-lanak zure bizitzan?
  • Iratxe: Kakorratz-lana egitea oso lasaigarria da niretzat. Eguna amaitu bezain laster, nire sofan eseritzen naiz lasai-lasai, nire telesaila jarri, eskulana hartu eta bertan aritzen naiz. Honek arduratzen nauten gauzak ahaztera eta beste gauza batetan kontzentrazioa mantentzera narama, pentsatzeari uzten diot beste gauza guztiak ahaztuz. Zertxobait terapeutikoa dela ere esan liteke, ezta? Nik badakit niretzako beharrezkoa den zerbait dela, egunero eskulanari buelta batzuk eman behar dizkiot, arnasa hartzea bezela da niretzat.
  • Lalocadelacasa: Nolakoa da kakorratz-lan proiektu bat zuretzat? Zein material dituzu gogokoen? Zein kakorratz dituzu gustokoen? Ereduen bitartez egiten dituzu ala zuk zeuk diseinatzen dituzu? Lehenengo materiala erosi eta ondoren proiektua aukeratzen duzu, ala alderantziz?
  • Iratxe: Hasieran kakorratz xinple eta oso artile merkeak erosten nituen, akrilikoak, kalitate txarrekoak. Jantzi politak egiten hasi nintzenean, artile dendetan erosten hasi nintzen, eta noski, ezberdintasuna oso handia da. Izugarrizko saltoa suposatzen du kalitate oneko kakorratz eta materialak erostea, eskuek bakarrik egiten dute dantzan horrela eta emaitzak izugarri politagoak dira.
  • Nik gustokoen ditudan kakorratzak Tulip eta Clover dira: lehenengoak tamaina txikikoak ditut gustoko eta bigarrenak, aldiz, kakorratz potoloak. Materialei dagokienez, aldatzea dut gustoko, material ezberdinak frogatzea atsegin dut. Udararako kotoia gogoko dut, baita ere artile eta lihoa… azken egunetan ere, material biodegradagarri bat frogatu det, lyocell du izena eta planetaren egoera kontutan harturik, apostu ona dela deritzot.
  • Sormen zoragarriak egiten dituzten beste kideen ereduak erosi ohi ditut, eta honen bitartez puntada berriak, hauen konbinaketak, sortzeko modu ezberdinak ikasten ditut. Ereduak erostea gogoko dut pilo bat ikasten dudalako hauekin. Eta noski, proiektu bat baino gehiago dut martxan beti!
  • Lalocadelacasa: Zer aurki dezakegu Nire Bitxikeriak, zure Instagram profilean?
  • Iratxe: Bertan, ereduak jarraituz egin ditudan jantziak ikus ditzakezu, ereduetatik abiatuz egokitu ditudanak eta nik sortutakoak ere. Azken hauek onarpen zabal izan dute. Beste kideen lanen frogatzaile gisa aritu naiz ere, eta gogoko dut egitea pilo bat ikasten baitut haiekin. Orain del bi urte, inguruko beste kakorratz-langile batekin batera, eskulan topaketa bat antolatu genuen eta sekulako onespena izan zuen, edozein eskulan egiten zuen edonorentzat lekua egon zen. Honen bitartez eskualdean dagoen ahalmen sortzailea kalera irtetzea lortu genuen, izugarria izan zen parte-hartzea. Sormenaren inguruan dagoen edozerrek du bere lekua Nire Bitxikeriak-en.
  • Iratxe: Amaitzeko, kakorratz-lanean ikasi nahi duen oro, animatu zaitezte. Kakorratz-lana adierazpen bide bat izateaz gain, energia bideratzeko modua da. Oso ekintza terapeutikoa da. Mila esker nigan pentsatzeagatik, Oihana, zuri eta zu bezalako pertsonei esker jarraitzen dut gogoz Instagram-en. Muxu haundi bat.
  • Lalocadelacasa: Zein ekarpen interesgarriak! Mila esker zuri, Iratxe, elkarlan eta parte-hartzeagatik. Gerturatu zaitezte Iratxeren @nire_bitxikeriak profilera eta goza ezazue bere eskuek egiten duten magiarekin!

Hemen behean elkarrizketa osoa duzu, gaztelaniaz, Iratxek egindako jantzien argazkiekin bat. ↓↓↓