Kaixo!

Azkenaldian ingurumenari buruz maiz hitzegiten da, sortzen dugun hondakin kantitatea ikusirik badirudi birziklapena ez dela nahikoa eta gure eguneroko bizitzan zabor ez organiko gutxiago sortzeko asmoz kontsumitzeko dugun modua eraldatu beharko genukeela mahaigaineratuz, besteak beste.

Horregatik, azkeneko hilabeteetan pixkanaka kotoi organikodun materialetaz gain, erosotasuna eta onurarik galdu gabe, zabor kantitate hori gutxitzea erraztuko diguten produktuak gehitu ditut.

Bide honetan, oihalezko zapi edo konpresei BAIETZ esateko arrazoiak bildu nahi izan ditut.

Hasieran, agian burura etorriko zaizu: “zein deserosoa izan behar duen”, “uff, eta ondoren odol guzti hori garbitu behar? higienikoa ote da?” edo beharbada, “garestiak izango dira”

Erosotasunari dagokionez, Lalocadelacasak egiten dituen oihalezko konpresak, bai azala ikutzen duten oihalak, bai barnean odola xurgatzen dutenak, material organiko edota ekologikoz eginak daude. Hauek oso leunak dira eta zure azala errespetatzen dute, ertzek ez dizute azala urratuko eta mugitzerakoan ez dizute narritatuko.

Honetaz gain, PUL oihalak konpresa inpermeabilizatuko du baina azalari arnasa hartzen utziz, erabili eta botatzekoek sortzen duten barne izerditze sentsazio hori ekidituz. Guzti hau dela eta, erosotasuna oihalezko konpresei BAIETZ esateko arrazoia dugu.

Garbiketa eta higieneari buruz, lehenik odolaren estigma ezabatu beharko genukeela esan nahi dut, hilerokoa umetokia dugun pertsona orok egiten duen prozesu osasuntsu eta naturala da eta ez lule nazka sentiarazi behar. Baina, hala ere, horrela sentituko bagenu, oihalezko konpresen garbiketa oso errexa da, odolak orbanik utzi ez dezan, erabili ondoren ur oxijenatu pixka bat duen ur hotzean utzi beharko dugu zapia, eta gero, zuzenean garbigailura, ur hotzarekin ere. Hijieneak arduratzen bagaitu, te zuhaitzaren olio tanta pare bat bota ditzakegu uran, eta konpresa aldaketa etxetik kanpo egiten badugu, Lalocadelacasaren Dendan, konpresekin bat egingo duten eta iragazkaitzak diren oihalez egindako poltsatsodun kit-ak aurkituko dituzu etxera iritsi arte gorde ditzazun… eta listo! Badaukazu, oihalezko konpresei BAIETZ esateko beste arrazoi bat.

Hitzegin dezagun orain prezioari buruz, oihalezko konpresa batek erabili eta botatzeko batek baino gehiago balio duen arren, luzera begiratuta, askoz ere merkeagoak gertatzen dira. Urtean hiruzpalau konpresa erosiz gero, kontuak egiten badituzu, urte horretan erabili eta botatzekotan egiten duzun gastuarekin alderatuz, ekonomikoagoak gertatzen dira. Horregatik, prezioa oihalezko konpresei BAIETZ esateko beste arrazoi bat dugu. 

Eta oraindik ez bazaitut konbentzitu… hementxe dituzu oihalezko konpresa ado zapiei BAIETZ esateko arrazoiak, hauek eta gehiago:

oso erosoak dira

zure azala errespetatzen dute

oso erraz garbitzen dira

ez dute hondakinik sortzen

ez dute produktu kimikorik

erabiltzeko errazak dira

eta gainera, Lalocadelacasarenak, oso politak dira!!

Mila esker hor egoteagatik.

Gogora ezazu “etxeko eroa” (La loca de la casa), irudimena, jolasean jartzea!

Egun zoragarria izan dezazula opa dizut!

Oihana
Lalocadelacasa