Kaixo!

Asteazkenero bezela, gaur Newsletteraren bidalketa eta blogean argitarapena dagokigu. Has gaitezen gogoratuz Lalocadelacasa eta etxekotxikitxoa oporretan egongo garela gaurtik urtarrilaren 20ra arte. Beraz, denbora tarte honetan egindako erosketak 21tik aurrera izango dira bidaliak. 

Jai egun hauetan zehar oso lanpeturik ibili gera eta egun hauek deskantsatu eta Tenerife irla, gure bigarren etxea, familian gozatzeko hartuko ditugu. Mila esker ulertzeagatik. Indar eta energia berriarekin itzuliko gara, eta ideia berriekin jo ta su!

Honetaz gain, itzultzean, etapa berri bat hasiko dugu kakorratz-lanean ikasteko lantegi presentzialekin Lalocadelacasaren Donostiako lokalean. Beraz, Donostian edo inguruan bazaude, adi egon zaitez! Laister informazio gehiago.

Kakorratz-lana: Nire Newsletterrari suskribatuta baldin bazaude, dagoeneko zure postontzian Lalocadelacasaren Kakorratz-lanean hasteko I Online kurtsoko 5. Gaian sartzeko esteka eta pasahitza izango dituzu:

  • Borobilean sortu. Egin behar dugun puntada kantitatea eta buelta bakoitzeko serieak nahi degun efektua lortzeko. Horretarako 3 adibide erabiliko ditugu: txanoa, granny karratua eta saskia.

Oraindik ez bazaude suskribatuta, hemen izena ematera gonbidatzen zaitut: zure izena eta helbide elektronikoa jarri itzazu eta web orriko edukiarekin zeikusia duen informazioadun mail bakarra jasoko duzu astero.

Kakorratz-lanari buruzko informazio edo kuxidadeak: Nola uste duzu elkar litekeela zientzia, pentsamendu matematikoa, artea, ingurumena babesteko aktibismoa eta kakorratz-lana?

Wertheim ahizpak Institute For Figuring (IFF)ren sortzaileak dira, bata artista eta beste zientzilaria dira. Beren kakorratz-lan hiperbolikoz egindako koralezko uharriek zientzia eta matematikak aupadatu zituzten. Zein zaila ulertzeko, ezta? Bietako batek 2009ko Ted Talk hitzaldi honetan garbiago azaltzen digu:

Osagarriak: Gaur aste gutxitan online dendan eskuragarri egongo den etxeko txikientzako den produktu berria aurkeztu nahi dizut: Sol Arbela – Motxila Berria.

Arbela – motxilaren eredu berria da, aurretik egon diren modelo guztien gauza onak bateratzen dituena: oihal plastifikatua ala loneta daramatza kanpokaldean, kotoi oihala barnetik eta arbela oihalez egindako poltsikoa aurrekaldean. Bertan zure txikiak nahi adina aldiz bere izena eta irudimenean topatzen duena marraztu ahal izango du klarionaz. 5-6 zentimetroko hondoa du eta barrutik ere poltsiko txiki bat.

Horrelako bat nahi badezu eta ezin badezu itxaron dendan egon arte, zurea eskatu iezadakezu neurrira eta pertsonalizatua helbide honetara idatziz: olalocadelacasa@gmail.com Urtarrilaren 20tik aurrera jarriko ginateke harekin.

Bitartean… pasa zaitez Online Dendatik, bertan Lalocadelacasaren osagarriak, bai zuretzat eta bai zure txikitxoarentzat topatuko dituzu. Ale bakoitza bakarra, maitasunez josia Lalocadelacasaren lantegian, alaitasun eta kolore anitzekoa eta material bereziak erabiliz sortua. Oso opari berezi, praktiko eta esklusiboak izango dira.

Mila esker hor egoteagatik.

Gogora ezazu “etxeko eroa” (La loca de la casa), irudimena, jolasean jartzea!

Egun zoragarria izan dezazula opa dizut!

Oihana
Lalocadelacasa