Lalocadelacasa
  • Hasiera
  • Niri buruz
  • Denda
  • Kakorratz-lana
  • Harremana
  • ES
  • EU
  • Bilatu
  • Menu Menu
  • 0Shopping Cart
  • Facebook
  • Instagram

Zure eskutartean dagoen magia aurkitu dezagun.

Ba al zenekien kakorratz-lana egiterakoan gure burmuinak serotonina isurtzen duela?

 Zoriontasunaren hormona gisa ere ezagutua. Neurona zirkuituetan serotonina mailak igotzen direnean hurrengo sentsazioak sortzen ditu:

ongizatea, erlaxazioa, poztasuna, kontzentrazioa eta autoestimaren handiagotzea.

Plazer bat, Oihana, Lalocadelacasa naiz.

Behin kakorratz-lana egiten ikasi behar nuela amestu nuen eta goizeko 5tan esnatu nintzen oso erne. Kakorratza hartu nuen, etxetik nituen artile batzuk eta goizeko 9tan nire lehen puntuak egiten ari nintzen.

Momentu horretan jakin nuen: “Hemen da”

Plazer bat, Oihana, Lalocadelacasa naiz.

Behin kakorratz-lana egiten ikasi behar nuela amestu nuen eta goizeko 5tan esnatu nintzen oso erne. Kakorratza hartu nuen, etxetik nituen artile batzuk eta goizeko 9tan nire lehen puntuak egiten ari nintzen.

Momentu horretan jakin nuen: “Hemen da”

Kakorratz-lana: Ehundu baino gehiago

  • Kakorratz-lana eta ehunketa artea aurkitu nuenetik, ekintza honen botere sendagai eta eraldatzaileaz kontziente egin nintzen, bai indibidualki, bai koletiboki. Horrela, nire lan ibilbidean garatutakoa teknika honen irakaskuntzari gehitu nion, ikuspegi terapeutiko eta meditatibotik eginez.
  • Honetaz gain, osagai ekolojikoa kontuan hartzen dut nire formakuntza saioetan eta nik sortutako aleetan, material naturalen erabilera bultzatu eta gure jantziei bigarren bizitza bat emateko birziklapena sustatuz.

Joskintza eta osagarriak

  • Senegal: 2007an, Senegal lehen aldiz zapaldu nuenetik,  afrikar modako estilo eta oihalak liluratu ninduten. Momentu horietan josten ikasteko grina sortu zitzaidan.
  • Sortzeko orduan nire inspirazioa eguneroko bizitzan emakume bezala, ama gisa, eskulangile bezala eta ekolojia – Zero Waste filosofiarekin konprometitua dagoen pertsona gisa sortzen zaizkidan beharrei erantzutean datorkit.
  • SlowFashion: Moda munduaren Slow ikuspegiarekin bat egiten dut. Moda eta osagarrien kontsumo begirunetsu, etiko eta bidezkoa posibletzat hartzen dut.

Niri buruz agian ez dakizkizun 11 kuxidade

  • Argi

    Argi da nire seme zoragarriaren izena. 2018ko abuztuan hartu nuen lehen aldiz besoetan.

  • Kanariar Irlak

    Nire ama Lanzaroten jaioa eta Tenerifen hazia da. Nire bizitzako ia 10 urte pasa ditut Tenerifen (2003-2013)

  • Dantza Orientala

    Dantza orientala egiten det aspalditik. Haurdun negoela ia 8 hilabeteetara arte egin nuen dantza

  • Giza Eskubideen aldeko Aktibismo

    Urte batzuetan zehar erakunde ezberdinetan Giza Eskubideen aktibista bezala ibili nintzen, Munduko Medikuak-en bereziki. Kanariar delegazioko lehendakariordea izan nintzen 4 urtez eta Estatu mailako zuzendaritza-batzordearen parte izan nintzen

  • Apnea

    Nahiz eta aspaldi ez dudan egiten, apnea eta itsasondoa ikertzea oso gustoko ditut

  • Senegal

    Senegal nire bihotzeko herrialdea da. Bertan jaio zitzaidan josteko grina, oihal afrikarrek liluratzen naute. Nire bihotzeko anaia den Massar-en jaioterria ere bada.

  • Irakurketak

    Chimananda Ngozi Adichie eta Almudena Grandes idazleak ditut gustokoen.

  • Komunikazioa

    Euskara, gaztelania, ingelesa eta frantzesez erreztasunez hitzegiten det, eta portuges, wolof eta arabiarrez pixkatxo bat moldatzen naiz.

  • Plazer txikiak

    Te eta txokolate beltza nire eguneroko plazerrak dira.

  • Ikasketak

    Filosofía eta Pedagogía ikasketak egin nituen Euskal Herriko eta La Lagunako Unibertsitateetan

  • Musika

    Musikari dagokionez musika etnia-anitzekoa, jazz, blues, soul eta rock-arenganako pasioa sentitzen dut

Newsletter-aren harpide egin zaitez

(+34) 699 80 81 19 olalocadelacasa@gmail.com Avda. Pasai San Pedro 19, oficina 7.
20016. Donostia
Facebook Instagram Youtube
Aviso legal Pribatutasun politika Salmenta politika Cookies
Scroll to top

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios mediante el análisis de sus hábitos de navegación.


Puede aceptar las cookies haciendo clic en el botón «Aceptar» o configurarlas o rechazar su uso haciendo clic en «Configuración».


Para más información, puede leer nuestra «Política de Cookies».



AceptarConfiguración
Cookies

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necesarias
Always Enabled

Se denominan cookies necesarias aquellas que son absolutamente necesarias para el correcto funcionamiento de la página web. Esta categoría solo incluye cookies que garantizan funcionalidades básicas y características de seguridad de la página web, pero no almacenan ninguna información personal.

No necesarias

Se denominan cookies no necesarias aquellas que no son necesarias para el correcto funcionamiento de la página web y únicamente se utilizan para recopilar datos personales del usuario a través de análisis, anuncios y otros contenidos integrados. Es obligatorio obtener el consentimiento del usuario antes de ejecutar estas cookies en la página web.