– Prezioak eta zergak: Produktu bakoitzean adierazita daudenak dira, €tan ipinita daude eta BEZ dute barne. Erosketa bakoitzari dagokion faktura, formato dijitalean email-ez bidaliko da zuzenean, erosketa prozesuaren ondoren.

– Eskuragarritasuna: Web orri honetan eskuragarri dauden produktu fisikoak bakarrak dira, beraz, diseinu bakoitzeko ale bat besterik ez da egongo. Horregatik, norbaitek erosi bezain laster eskuragarri egoteari utziko dio. Eskaera deusezten bada, diru kopuru osoa itzulia izango da 10 egun balioduneko epean.

Kurtsoei dagokionez, akats edo aldaketa bereziak salbuespen, etengabe izango dira eskuragarri.

– Ordainketa modua: Produktuen ordaiketa Redsys plataforma ziurren bitartez eginen dira eta kreditu ala debito txartelaren bitartez egin daitezke. Lalocadelacasak ez du inoiz eroslearen banku datuen informaziorik izango. Ordainketa salmentan dauden produktuak eskatzen diren momentuan egingo da.

– Bidalketak:

>> Osagarriak: Eskaerak prestatzeko gehienezko epea 48 ordu izango dira, baliodun egunetan zenbatutako epea da hau. Enkarguen kasuan ezik, horrelakoetan eskura emate data eroslearekin bat adostuko da.

Peninsula, Kanarias eta Balearretara bidaltzeko kostuak hurrengoak dira:

  • Oinarrizko garraioa 72 orduko Correos Posta-pakete Ziurtatuen bitartez: 6,50 €
  • Iberiar penintsulan baliozko 48 orduko Nacex-en bitarteko mezularitza : 8€.
  • Kanariar irletara doazen bidalketak: bidalketen kostea kasu honetan 9 €koa izango da eta aduanako zergak erosleak ordainduko ditu.
  • Balear irletara doazen bidalketak: bidalketen kostea kasu honetan 7 €koa eta 72 orduko Correos Posta-pakete Ziurtatuen bitartez izango da.

>> Online kurtsoak: ordainketa ziurtatu bezain laster, 24 ordu ondoren email bat izango da bidalia erositako kurtsoari buruzko informazio guztiarekin. Formakuntza bakoitzaren deskribapenean konkretuki aurkituko dituzu zehazpen guztiak.

– Aldaketa eta itzulpenak:

>> Osagarriak: aldatu ala itzultzeko epea eskaera jasotzen denetik hasita 15 egun naturalekoa izango da. Horretarako, itzuli ala aldatuko diren produktuak jasotzerakoen zuten egoera berean egon beharko dira. Kasu hauetan, produktuaren akatsa izan ezik, bidalketa gastuak eroslearen gain egongo dira. Neurrira edo pertsonalizatutako produktuetan ez da aldaketa ala itzulketarik onartuko.

>> Saldutako produktuak akatsen bat izango balu, Lalocadelacasarekin kontaktuan jar zaitez berehala, eta lehen bait lehen, akats hori konpontzen saiatuko gara, konponketa, beste produktu berdin ala oso antzeko baten fabrikazioaren bitartez, materialaren eskuragarritasunaren arabera. Ez da erabilera okerra dela eta sortutako akatsa duten produktuen aldatze edota itzultzerik onartuko.

>> Online kurtsoei dagokionez, salmentaren izaera dela eta, ez da aldaketa ala itzulketarik onartuko behin informazio guztia daraman emaila jasota.

– Salmenta baldintzen aldaketa: Baldintza hauek edozein momentuan aldatuak izan daitezke, lege aldaketa, web orriaren eta bertan dauden produktuen eboluzioaren arabera.

– Salmenta baldintzen onarpena: Dendan dagoen edozein produkturen erosketak, web orri honetako salmenta baldintza ororen onarpena suposatzen du.

– Lantegi presentzialen erregimen berezia: Lalocadelacasak eskeiniko dituen lantegi presentzialak, aipatutako baldintza orokorretaz gain, baldintza berezi hauen pean egingo dira:

>> Lantegien baldintzak: Ikasleek lehenago azaldutako epean izena eman beharko dute eta kurtsoaren zenbatekoa ordaindu lekua gorde ahal izateko.

>> Ordainketa: Web orri honetan dagoen ordainketa pasarelaren bitartez egingo da, osagarriak erosten diren modu berean.

>> Deusezpen politika: Pertsona batek lantegia hasi baino 10 egun lehenago deusezten badu, ordaindutako dirua itzuliko zaio. Epe hau igaro ondoren lantegia hasi baino 24 ordu lehenagoko denboraldian, ordaindutako %50a soilik itzuliko da, eta azkenik, lantegia hasi baino 24 ordu lehenago deusezten bada, %20a itzuliko da. Kasu guztietan, persona batek beste bati bere lekua uzteko aukera dago. Antolatzen dutenek lantegia deuseztuko balute, ordaindutako 100% itzuliko da hurrengo 48 ordutan.

Edozein zalantza edo azalpen beharrik izanez gero, Oihana Lalocadelacasarekin jar zaitez kontaktuan olalocadelacasa@gmail.com helbidearen bitartez eta hauei erantzuten saiatuko gara lehen bait lehen.