Kortxozko oihalari dagokionez, kontatu nizun pasa den astean osagarriak josteko gogokoen dudan oihala dela. Leuna, arina, sendoa, iragazgaitza, malgua, josteko errexa, eta aukera guztietan ederra da. Pare bat urtez aritu naiz oihal honekin josketan eta ez diot akatsik topatu oraindik. Oihal ekologikoa da, artelatzetik dator eta produkzio prozesuan ez da beharrezkoa zuhaitza moztea.

Kortxo-oihala josteko nire gomendioak hurrengoak dira:

1) Orratz potoloa erabili ezazu, larrua jostekoek balio dute.

2) Oihal hau mozteko, nik nahiago dut “cutter”-a, guraizeak baino, askoz ere garbiagoak geratzen dira ertzak.

3) Atzeko aldetik, oihalaren aldetik, alegia, klarionarekin marraztu dezakezu, arazorik gabe.

4) Margotu dezakezu zigiluekin ala zuzenean, rotulagailu ala pintzelarekin. Nik zigiluak eta oihal titna erabili ohi ditut, eta emaitza ona da. Kortxo-oihalak marrazkiak, dizdira ala kolore opakorik badu, agian ez da ideia ona margotzen aritzea. Kolore naturala duen oihalean ordea, aukera amaigabeak dituzu. Hori bai, tinta ondo lehortu dadila makinan josten hasi baino lehen!!

5) Ez ezazu orratz burudunik erabili, josteko pintzak egokiagoak izango dira, markarik ez da aterako eta lanak formarik ez du galduko.

6) Josterakoan puntada luzea erabiltzea gomendatzen dizut, baina ez gehiegi: 3 – 3,5 rekin ondo.

7) Kontuz oihal kapa asko elkartzearekin: kortxo oihala potoloa da, gure proiektuak kapa asko elkarrekin batzea eskatzen badu, agian kortxoa ez da material aproposa proiektu horretarako.

8) Ez du behar “remallatze” edo zigzag puntadarik, baina ertzak airean uzteko asmoa baduzu kontuan hartu ezazu apur bat askatzen dela haria.

9) Temperatura altuarekin plantxatu daiteke, arazorik gabe. Kortxoa ez da ximurtzen baina ondoan duen beste oihal bat plantxatu behar izanez gero, egin dezakezu. Hori bai, oihala duen aldetik egin ezazu.

10) Snaps, rematxes eta kremailerak balio dizute oihal honekin lantzeko, oso ondo doaz.

Karterak

Hona hemen Natxo Karteratxoa, Ainara kartera eta Biltzeko tabako gordetzeko Irati Karteratxoa, gustoko izango dituzulakoan eta inspirazioa aurki dezazun.

Carterita Natxo

Poltsa eta motxilak

Bai duen erresistentziagatik, iragazgaiztasun eta lodieragatik, bai duen edertasunagatik, kortxoa oso aproposa da motxila eta poltsak josteko. Oinarrizko oihal gisa erabili dezakezu ala ukitu apaingarri gisa beste oihalekin elkartuz.

Mila esker hor egotegatik.
Gogora ezazu “etxeko eroa” (La loca de la casa), irudimena, jolasean jartzea!

Egun zoragarria izan dezazula opa dizut eta sormena ondoan izan dezazula kuarentena garai honetan!

Oihana
Lalocadelacasa