Hasi dugu ekaina dagoeneko eta udara iristear daukagu, eta nahiz eta aurtengoa nahiko berezia izango den, urtaro bero honetan soinean eramateko proiektuak hasteko momentu aproposa dugu.

1) Amazona Kimonoa: Kimono hau Casasolen Eko Eko kolekzioko kolore naturalarekin egina dago, oinarrizko jantzia dugu garai honetan, edozer gauzarekin ondo doa eta jgainean daramazun edozerri ukitu berezia ematen dio. Eredua nahi? Datorren asteazkenetik aurrera Online Dendan izango duzu eskuragarri irteera prezio liluragarrian.

Beste edozein materialarekin ere egin dezakezu, freskoa baldin bada hobe, eta pareko emaitza lortu ahal izateko 4-6mmko loditasuna duen kakorratzarekin lantzekoa beharko litzateke. Zati oso batean sortua dago, ondoren bi aldeak elkartu eta ertzak egin. Prest edukiko duzu berehala!!

Maila: Erdikoa

2) Udarako Gaua Top-a

Top hau Mako kotoiaz egin det, japonian prozesatutako egipziar kotoi hau zorasgarria da eta Casasol etxeko terrakota kolorekoa da.  Udarako gau, festa epel, dibertigarri eta dotoreetan pentsatzen egina dago. Topo arin eta hanpatua da, trenzadun marra eta puntu alpinoduna. Eredua nahi al duzu? Datorren asteazkenetik aurrera Online Dendan izango duzu eskuragarri irteera prezioerakargarian.

Maila: Erdi- altua

3) Blanca Top-a

Blanca Top-a kotoi leun, fresko eta bakunaz egina dago, kolore bat ala gehiagorekin egin dezakezu, gustokoen dituzunak! Ilusio handiz eta azkar-azkar ikasten ari den ikasle baten ohorez diseinatu dut eredu hau. Egiten ikasi nahi baduzu, nire Youtube katean dagoen tutoriala jarrai ezazu.

Maila: Hasierakoa

4) Cotton Candy Txaketa

Txaketa hau 10 mmko kakorratzarekin lantzen ari naiz, nude arroxa koloredun mako kotoia eta sandia koloreko kotoiarekin, biak Casasol etxekoak. Konbinazio honek gozotasuna dakarkit, azukrezko kotoiaren antzekoa, eta horregatik jarri diot izen hori. Zer iruditzen zaizu?

Kimono estilodun txaketa izango da, eta nire Youtube Katean nola egiten den irakatsiko dizut gustokoen duzun marrazki ala puntuekin. Ale honen eredua  Online Dendan jarriko det prest dagoen bezain laster.

Maila: Erdikoa

5) Eguzkirako Txanoa

Ezin dugu udaraz hitzegin udako Eguzkirako Txanorik gabe. Nik bi eredu proposatzen dizkizut, bai txiki, bai helduentzat. Nire Youtube Katean kakorratzez nola egiten diren irakatsiko dizut hilabete honetan zehar. Hadi ibili zaitez laister izango dituzu eta. Eredu hauetatik abiatuz, rafia, kotoi leun, potolo ala arinekin jolas dezakezu. Irudimenak proposatzen duena!!

Maila: Hasierakoa

6) HOndartzarako Poltsa

Rafiazko poltsa hauek izugarrizko arrakasta izan zuten pasa den udan. Tamaina haundi ala txikian egin ditzakezu, clutch estiloan kremailerarekin ala egurrezko euskarriekin. Hirurak oinarri berdinetik abiatuz egin ditut eta zure beharrei nola egokitzen irakatsiko dizut.

Hauek ere, berehala izango dituzu  Youtube katean.

Maila: Hasierakoa

7) Bikini tunecino

Eta azkenik, bikinia. Orain dela bizpahiru hilabete norbaitek tuneziar kakorratzez bikini bat prestatzea proposatu zidan, tuneziar teknika honek amaiera itxia eta trinkoa ematen du eta.  Materialaren aukeraketan eta estrukturaren diseinuan ari naiz lanean orain, aurrerapenak partekatuko dizkizut.

Maila: Altua

Mila esker hor egotegatik.

Gogora ezazu “etxeko eroa” (La loca de la casa), irudimena, jolasean jartzea!

Egun zoragarria izan dezazula opa dizut,

Oihana
Lalocadelacasa