Wax oihal afrikarrenganako lilura

Wax oihalek kotoiaren gainean daukaten argizari kapari zor diote izena eta hauen kolore anitz eta marrazki paregabeek ez dute inor epel uzten. 2007an, Senegalera egindako lehen bidaian ezagutu nituen, lehen aldiko maitasuna izan zen eta ordutik, hamaika pasa dira nire esku, gorputz eta bihotzetik.

Oihalaren ezaugarriak

Lehengo begiradarekin kolore eta marrazki bizien liluraren ondoren, wax oihal batetara gerturatu eta ukituz gero, argizariaren testura eta oihalaren trinkotasuna harrigarriak izan daitezke, oihala berria denean batez ere. Zeure buruari galdetu diezaiokezu ea nola posible den horrelako oihalarekin jantziak egitea, baina egia esa, erabilerarekin gorputzera moldatzen dira eta argizaria leundu eta biguntzen da.

Bestalde, argizariak ematen dion presentzia eta testura horrek wax oihala oso aproposa egiten du osagarriak egiteko, eta nortasuna ematen die.

Bitxiak egiteko, zapatak forratzeko, jantzi bakeroak apaintzeko, edota collage moduan kola txuriz koadroak egin ala kaxak forratzeko ezinhobea da.

DIY

Joskintzan hasten ari bazara, wax oihalekin aritzea primerako aukera da, oihal hauek ez dira elastikoak eta oso errex josten dira. Gainera, egiten duzun edozein proiektu xinple ikaragarri gertatuko da oihal hauen koloreanitz eta dizdirarekin.

Moda

Wax oihaletan oinarrituz jantziak diseinatzen dituen pertsona anitz dago, hona hemen nik gustokoen dudana: Rama Diaw selegaldarra. 2019ko Dakar Fashion Week bideoa daukazu hemen atxikirik. Ikuspegi tradizionala eta modernoa oso dotore elkartzen dituela deritzot, bere diseinuak oso gustoko ditut eta piezak konbinatzeko duen modua ere.

Lalocadelacasa eta osagarriak

Online Dendan ikusiko zenuen bezala, nik osagarriak josteko erabiltzen ditut, bai kartera eta poltsak, bai manta eta zentzumen mantatxoak. Duela gutxi, Mustaphak ekarritako inspirazioa dela medio, izugarrizko arrakasta izan duten poltsiko anitzeko karteratxo hauek egin ditut. Zer iruditzen zaizkizu?

Mila esker hor egoteagatik.

Gogora ezazu “etxeko eroa” (La loca de la casa), irudimena, jolasean jartzea!

Egun zoragarria izan dezazula opa dizut,

Oihana
Lalocadelacasa

0 iruzkin

Iruzkin bat egin

Elkarrizketan parte hartu nahi duzu?
Batu zaitez!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *