El Kraft – tex-a, zelulosazko oihal mota bat da, larruaren eta kraft paperaren antzekoa. Oso material leuna da, testura bereziduna, ekologikoa, oso polita eta erabilera anitzekoa. Somatzen diodan alderdi negatibo bakarra erresistentzia da, josi ditudan poltsa eta motxilen kasuan ez dut emaitza onik lortu. Nik karteratxoak, etiketak, markoak, nezeserrak, mugikorra ala tableta gordetzekoak, … egiteko erabiltzen dut, hau da, tamaina erdiko sormenak.

Kamel ala kolore naturalekotik abiatuz, kolore biziekin tintatuak dauden edota urre eta zilar kolorekoetara iritsi arte, beltza, txuri eta grisa bezelako oinarrizko koloreetatik igaroz, hamaika aukera duzu merkatuan. Krat- tex oihala akuarelaz, rotulagailuz, oihal tinta eta zigiluak erabiliz margotu dezakezu. Oihal tintea erabiliz tintatu dezakezu. Garbigailuan garbitu dezakezu edo irakiten dagoen uran sar dezakezu testura aldatu eta biguinagoa gelditu dadin.  Trokelatu dezakezu, snap edo botoia erantsi diezaiokezu errex, oihal kola erabiliz itsatsi dezakezu, eta nola ez, etxeko makinarekin josi dezakezu, beste oihal motekin nahastuz edo soilik.

1) Orratz potoloa erabili ezazu, larrua jostekoek balio dute.

2) Oihal hau mozteko, nik nahiago dut “cutter”-a, guraizeak baino, askoz ere garbiagoak geratzen dira ertzak.

3) Oihala markatzeko,  ikusi egingo ez den aldea erabiltzea gomendatzen dizut, hala ere, klarionarekin marraztu dezakezu, arazorik gabe eta ondoren oihal busti batekin garbitu.

4)  Zigiluekin ala zuzenean, rotulagailu ala pintzelarekin margotu dezakezu. Nik zigiluak eta oihal tinta erabili ohi ditut, eta emaitza ona da. Hori bai, tinta ondo lehortu dadila makinan josten hasi baino lehen!!

5) Ez ezazu orratz burudunik erabili, josteko pintzak egokiagoak izango dira, markarik ez da aterako eta lanak formarik ez du galduko.

6) Josterakoan puntada luzea erabiltzea gomendatzen dizut,  3,5 – 4 rekin ondo, bestela oihala hautsi daiteke.

7) Ez du behar “remallatze” edo zigzag puntadarik, haria ez da askatzen.

8) Temperatura altuarekin plantxatu daiteke, arazorik gabe. Hala ere, ximurtzen bada, ximur horiek ezin dira kendu, kartoi bat izango balitz bezela erabil dezakezu ala nahitaz ximurtu efektu berezia emateko asmoz. Tintaturik datozenak ximurturik daude erosteko orduan.

9) Snap, rematxe eta kremailerak balio dizute, oihal honekin lantzeko, oso ondo doaz.

Hemen daukazu hainbat adibide:

Mila esker hor egotegatik.
Gogora ezazu “etxeko eroa” (La loca de la casa), irudimena, jolasean jartzea!

Egun zoragarria izan dezazula opa dizut eta sormena ondoan izan dezazula kuarentena garai honetan!

Oihana
Lalocadelacasa