Kaixo!

Asteazkenero bezela, hemendik agertzen naiz Lalocadelacasaren mundu sortzaile honetan gertaturiko berriak azaltzeko asmoz.

Hasteko orduan, zure buruari galdetuko zenion… ¿zer esan nahi ote dute izenburuko hitz horiek?

Ndank Ndank

Wolof, Senegal eta inguruan hitzegiten den (eta zoratzen nauen) hizkuntzan,  ndank ndank hitzek “gutxinaka gutxinaka” edo “pixkanaka pixkanaka” esan nahi dute.  Esaldi osoa hurrengoa da: Ndank ndank moi yap golo ciñay.  Hau da: Oihanean tximuaren isatsa gutxinaka gutxinaka harrapatzen da. 

Wolofen esaten ikasi nuen lehen esaldietako bat dugu hau, Senegal lehen aldiz, 2007an, zapaldu baino lehenago ere. Eta esaldi honek esanahi berezia du niretzat arrazoi anitzengatik, baina bereziki pazientziaz hitzegiten duelako, urrutira iristeko bidea iraunkortasunez eta irmotasunez egindako pauso txikietan dagoela gogorarazten digulako.

Atzo, Gasteizen egon nintzen Gutxinaka – Gutxinaka lekuan txikientzako osagarriak eta Lalocadelacasaren mundua ezagutarazteko asmoz, eta atzotik ere haien dendan hainbat osagarri egongo dira salgai.

Eta, nola diren gauzak, Gutxinaka Gutxinaka-k ndank ndank-en esanahi bera duela.

¿kasualitatea? ¿serendipia? ¿unibertsoaren seinale?

Zuk aukeratu, dena den, ¡berri itzela dugu!

Kakorratz-lana

Online Formakuntza: Nire Newsletterrari suskribatuta baldin bazaude, dagoeneko zure postontzian Lalocadelacasaren Kakorratz-lanean hasteko I Online kurtsoko 10. Gaian sartzeko esteka eta pasahitza izango dituzu:

  • Oinarrizko puntuen aldaerak III. Sare puntua egiten ikasiko dugu, puntu altu ala puntu ertainarekin bai zuzenean, bai borobilean.
Behin-behineko formakuntza:

Pasa den igandeko esperientzia

“Kakorratzez zure txanoa egiten ikasi ezazu”

lantegian ezinhobea izan zen. Giro lasai, erraz eta erlaxatuan aritu ginen, bakoitza bere erritmoa errespetatuz, bata bestari lagunduz eta bakoitzak bere txanoa ia amaitua eraman zuen etxera. Zoragarria!

Igandean ezin izan bazenuen etorri, GOGORA EZAZU, oraindik lekua badagoela otsailaren 29an, larunbatean, lantegian parte hartzeko.

Gorde ezazu zure Sarrera Online Dendan

Jar ditzagun gure eskuak irudimenaten erritmora dantzan!!

Osagarriak:

Online Dendan produktu berri bat duzu txikitxoentzako osagarrien barne:

Unai adur-zapiak.

Toaila oihala daukate, alde batetik, eta kotoia, bestetik. Baina, zeozer gehio ere, badaukate: Unai adur-zapi hauek, PUL izeneko oihala dute barneko aldean, poliuretanoa eta kotoi organikodun oihala, alegia. Honek, ez dio txistua eta hezetasunari pasatzen utziko, baina azalari arnasa hartzea eragotzi gabe. Horrela, txistua zapian geldituko da bularra busti gabe.
Marrazkiak oso alaiak eta dibertigarriak dira eta zure haurtxoaren arropari kolore ukitua emango diote beti!

Pasa zaitez Online Dendatik, bertan Lalocadelacasaren osagarriak, bai zuretzat eta bai zure txikitxoarentzat topatuko dituzu. Ale bakoitza bakarra, maitasunez josia Lalocadelacasaren lantegian, alaitasun eta kolore anitzekoa eta material bereziak erabiliz sortua. Oso opari berezi, praktiko eta esklusiboak izango dira.

Mila esker hor egoteagatik.

Gogora ezazu “etxeko eroa” (La loca de la casa), irudimena, jolasean jartzea!

Egun zoragarria izan dezazula opa dizut!

Oihana
Lalocadelacasa