Kaixo!

Lalocadelacasaren proiektuaren eta web orriaren aurkezpenaren ostean, gaur, asteazkena dela eta, Newsletter-aren bidalketa eta blogean argitarapena dagokigu. Testu hau hasteko bidai honetan nire ondoan egotegatik eskerrak eman nahi dizkizut, hasiera prozesu honetan jasotzen ari naizen babesa dela eta guztiz eskerduna sentitzen naiz.

Kakorratz-lana: Nire Newsletterrari suskribatuta baldin bazaude, dagoeneko zure postontzian Lalocadelacasaren Kakorratz-lanean hasteko I Online kurtsoko 2. Gaian sartzeko esteka eta pasahitza izango dituzu:

  • Proiektu baten hasiera. Etiketak ongi irakurri, kakorratza eta materiala aukeratu, puntadaren tamaina kalkulatu, kate bateratu edo eraztun majikoa egiten ikasiko dugu. Gain honekin alde praktikoarekin hasiko gara. Honetaz gain, oinarrizko puntuen artean nagusienetarikoa den puntu baxua egiten ere irakatsiko dizut, gaurtik datorren asterarte apur bat praktika dezazun. Egun hauei probetxu atera diezaiokezu artile ala kotoi harilkoa eta kakorratza lortzeko, datorren astean oinarrizko puntuekin hasiko gara eta.

Oraindik ez bazaude suskribatuta, hemen izena ematera gonbidatzen zaitut: zure izena eta helbide elektronikoa jarri itzazu eta web orriko edukiarekin zeikusia duen informazioadun mail bakarra jasoko duzu astero.

Kakorratz-lanari buruzko kuxidadeak: Ba al zenekien I Gudate Mundialean kakorratz-lanetan kodeak eta mezuak sartzen zituzten emakume espioiak ziren  zeudela?

Hona hemen informazio hau garatzen duen erderazko artikulurako esteka: Las espías que tejían mensajes secretos con ganchillo y calceta

Osagarriak: Egun batzuk barru Gabonetan izango gara, famili eta lagun minekin egingo diren topaketak, bazkari eta afariak, eta… oparien erosketak hasiko dira. Online Dendan Lalocadelacasaren osagarriekin egingo duzu topo, bai zuretzat eta bai zure txikitxoarentzat. Ale bakoitza bakarra, maitasunez josia Lalocadelacasaren lantegian, alaitasun eta kolore anitzekoa eta material bereziak erabiliz sortua. Oso opari berezi, praktiko eta esklusiboak izango dira.

Berriak! Aste honetan produktu berri bat gehitu det: lepokoak. Polar ala bildots oihala daramate barneko aldean eta kanpotik, aldiz, puntu oihala. Txiki eta helduentzat dago aukera eta erabilitako oihal guztia kotoi organikoduna da. Guztiz goxo eta leunak berehala datorren neguari aurre egiteko, ez ezazu zurea galdu! Gabon hauetako oparirik goxoena!

Mila esker hor egoteagatik.

Gogora ezazu “etxeko eroa” (La loca de la casa), irudimena, jolasean jartzea!

Egun zoragarria izan dezazula opa dizut!

Oihana
Lalocadelacasa