Ongi etorri! Post honekin Lalocadelacasa, Antzinatik datorrena bizitza berri bati begira-ren abenturako etapa berri bati emango diogu hasiera: www.olalocadelacasa.com web orriaren irekiera, formakuntza, denda, blog-a eta niri buruzko informazio apur bat sakonagoa eskaintzen dizun espazioak barne daudelarik.

Formakuntza atalean Kakorratz-lanari buruz arituko gara, bai online bai Donostia eta inguruan presentzialki eskeiniko ditudan lantegiak aurkezten dizkizut hemen. Ekintza honi jarri diodan esaldia hurrengoa da:

Lotutako korapilo bakoitzeko,
beste bat askatzen dezu ariman.

Eta zergatik? Ba, kakorratz-lana, oso ekintza kreatibo eta dibertigarria izateaz gain, oso bai fisikoki, bai emozionalki, onura anitz eskeintzen dizkigulako. Kakorratzarekin aritzea zein terapeutikoa den frogatzen duten ikerketa ugari daude, eta alderdi honetan sakonduko det lantegiak prestatzeko orduan, nik egin nuen eta egiten dudan moduan, zure ariman dauden korapilo horiek askatu ditzazun saiatuko naiz.

Kakorratz-lana egiteari buruzko ezaugarri zoragarria literalki zure adimena aldatu dezakeela da. Gainera, zure ongizaterako tresna xume eta boteretsua eskuratzen dizu.

Corkhill, Betsan. Tejiendo Salud: Crea una mente flexible y ayuda a mantener tu bienestar FlatBear Publishing.

Hementxe daukazu Kakorratz-lanean hasteko I Kurtsoaren Aurkezpenaren bideoa, gaur, 2019ko abenduaren 11an hasiko gara lehen gaiarekin! Nire Newsletter-an suskriba zaitez eta kurtsoaren 13 gaiei dohako sarrera izango duzu! Dagoeneko suskribatuta bazaude, posta elektronikoan izango dituzu bai esteka eta bai pasahitza.

Onlinde Denda josketari dagokio, eta kasu honetan, maitasunez Lalocadelacasaren lantegian egindako osagarriak izango dituzu eskuragarri, zuretzat eta zure txikitxoarentzat. Produktu praktikoak dira, egunorokotasunean aurkitzen ditugun beharretan oinarrituak, material, kolore eta marrazkietatik datorren ukitu berezia dutelarik. Gustoko izatea espero det! Gabonak gertu ditugula, oso opari berezi eta bakarrak egiteko aukerak topatuko dituzulakoan nago:

Ezberdin egiten zaituzten gauza txikiak.

Blog-ari dagokionez, nire newletterari atxiki dakiokezu web orriko beheko aldean dagoen izen-emate espazioan, mezu bakarra jasoko dezu astero eta bertan, web orriari buruzko berriak eta josketa edota kakorratz-lanari buruzko informazioa izango dituzu. Eginez gero, aurretik azaldu dizudan moduan, Kakorratz-lanean hasteko I kurtsoarentzat dohako sarrera jasoko dezu. Izena emango? Instagram eta Facebook-en Lalocadelacasa jarrai dezakezu, bertan egunoro, josketa eta kakorratz-lanari buruzko berriak, ereduak, kuxidadeak eta askoz ere gehiago eskeiniko dizkizut.

Azkenik, Niri buruzko espazioan, apur bat pertsonalagoa den informazioa eta, laburki, honaino ekarri nauen bidea aurkituko dezu.

Mila esker hor egoteagatik, sormen abentura honetan etortzera gonbidatzen zaitut, jar dezagun “etxeko eroa”, imaginazioa, jolasean!

Egun ederra izan dezazula opa dizut,
Oihana Lalocadelacasa