Elkarrizketa sekzioa irekitzen dugu gaur Lalocadelacasaren blog honetan. Eta horretarako, Joseba Zabaleta Arbelaitz aukeratu det. Josebak Donostiako Tabakaleran dagoen Ubik liburutegiko Eta Puntu” trikotatzeko topaketak gidatzen ditu eta elkarrizketa honetan puntuari, topaketei, jeneroari eta talde kudeaketari buruz hamaika gauza partekatu dizkigu:

OL: Aurkeztu ezazu zure burua eta ibilbide profesionala.

Joseba Zabaleta Arbelaitz. Jaiotzez oiartzuarra eta bertan bizi naiz. Nere gaztetako ikasketak Oiartzunen burutu nituen. Unibertsitatera joateko garaia iritsi zenean, Geografía eta Historia Donostian ikasi nuen, EUTGn. Hau amaitzean, artean espezializatu nahi nuen eta honetarako aukerak kanpoan zeudenez, Santiago de Compostelan 3 urte pasa nituen hurrengo bi espezializazioak eginez: Arte Moderno eta Garaikidea / Museologia eta arte ederren legislazioa.

Ikasketak amaitzean, Oiartzuna itzuli nintzen, beste gauzen artean nere herrian 1995an Herri Musikaren Txokoa egitasmoa aurkezten ari zen Juan Mari Beltran endomusikologoarekin harremanetan jarri nintzen eta berari nere lankidetza eskaini nion. Urtetan zehar berarekin kolaboratzen aritu nintzen eta bueno, museo hau 2.002an ireki zen eta azkenean, 2005an bertako plantilan sartu nintzen gaur egun arte: Soinuenea – Herri Musikaren Txokoa izeneko Museoan.  Hauxe da nire ibilbidea.

OL: Nola hasi zinen puntua egiten?

Zehatz-mehatz ez dut gogoratzen nola hasi nintzen baina nire lehen oroitzapenak 5. Mailan daude, andereño Ixiarrekin puntua egin genuen gelan eta berak irakatsi zigun. Kontua da, honetaz aparte, nire etxean, batez ere nire amak, beti egin izan duela puntua. Gaur egun 84 urte ditu, Sanmarkosene erresidentzian dago eta oraindik egunero egiten du, nolabait esateagatik, nere etxean puntua egitea normaltasunez bizi izan dugu. Beraz puntu egiten eskolan ikasi nuen 10-12 urtekin. Gerora tarteka zeozer egiten nuen baina jarraipenik eman gabe.

Duela 13 bat urte, gutxi gorabehera, nere bikoteari bufanda bat egin behar niola okurritu zitzaidan. Guztiz ahaztua nuen nola hasi eta nola bukatu, amak hasi zidan eta hori… Azkenean, bikoteari bufanda egin ondoren jarraitu egin nuen, egin, egin eta egin: bufandak, txanoa, txal bat, umeentzako petoak, jertseak, … eta hola hasi nintzan poliki-poliki. Horrela berreskuratu nuen puntua, eta hain gustora sentitzen naizenez egiten dudanean, jarraitu egin dudala. Horixek dira nire hasierak puntuakin.

OL: Nola eta zein momentutan hasi zinen puntu topaketak kudeatzen?

Guzti hau “Eta Puntu” egitasmoaren lotuta dago erabat. Aurretik esan dizudan bezala, baziren 13 urte puntua berreskuratu nuela, eta nere ezagunek bazekiten puntua egiten nuela. Egia da nik egiten ditudan gauza guztiak oparitu egiten ditudala, ezta? Batzutan neretzako egiten det baina orokorrean egiten deten guztia, oparitu egiten det, eta hau egitean pertsona hortan pentsatzen det. Nire ustez, hau oso gauza berezia da, zerbait eskertzeko edo nahi dudalako, pertsona horrek nik egindako hori edukitzea nahi dudalako…, ez dut sekula ezer saldu.

Tabakalerako Ubiken egitasmo ezberdinen artean puntua egiteko topaketa batzuk antolatzea zuten helburu.  Lan taldean hitzegin ondoren eta puntu topaketa horiek gidatuko zituen pertsona gizkonezkoa izatea nahi zutela erabaki zuten, jenero kontu eta rol aldaketengatik. Ondorioz, puntua egiten zuen gizona bilatzen hasi ziren.

Ubiken nere lagun baten ahizpa batek lan egiten du. Halako batean, bazkari familiar batean, Ubikeko langileak gaia aipatu zuen; eta nere lagunak esan zion: “ba Josebak oso egiten du…” Eta horrela jarri ziren nerekin harremanetan.  Dei bat jaso nuela abixatu zidaten, ni erabat harrituta geratu nintzen, ez nuen sekula pentsatuko holako zerbait egingo nukeenik nire bizitza guztian, are gutxiago, ordain saria izango nuela trukean, eta bueno, baietz esan nuen.

Hasieran oso urduri joan nintzen, duela bi urte t´erdi, orain aldiz lasai eta gustora hurbiltzen naiz topaketa gidatzera. Egia da nik lan egiten dudan museoan Bisita gidatuak egiten ditudala, lan asko egiten det jendearekin, eta horrek asko lagundu dit talde bat hartzen, taldea gidatzen eta taldearekin lana egiten. Neretzako arrunta da talde batekin lan egitea eta bueno, horrek asko balio izan dit. Oso gustoko dut taldeekin lan egitea, honek ere bultzatu nindun pauso hau eramatera.

OL: Eta, konkretuki, zer dira Eta Puntu topaketak?

Eta Puntu! puntua egiteko topaketa bat da. Hilean behin Tabakalerako Ubik bibliotekan ostiral arratsaldez 6tatik 8tara. Hor elkartzen gara puntua egin nahi dugunak, puntua egitea gustoko dugunak, puntua egiten ikasi nahi dugunak, “puntuakin ez naiz ausartzen txaketa bat egitea eta ia hor laguntzen didaten eta aholku batzuk ematen dizkidaten”, etab.

Nik, azken finean topaketa bat gidatzeko mezua jaso nuen. Nere ustez topaketa batek ezberdinen arteko elkartrukaketa izaten behar du eta bertan jenero ezberdinetako, perfil diferenteetako, adin ezberdinetako edo nahi ezberdinekin azaltzen den jendea egongo da.  Ahal dudan neurrian gerturatzen den guztiari atenditzen saiatzen naiz. Zorionez dagoeneko topaketan parte hartzen dugunok Ubiken eta wassap bidez talde iraunkor bat sortzea lortu dugu. Txat taldean komunikazio haundia dago gure artean… eta hauxe da topaketa, ez? Puntua egiteko topagune bat!

Esan duten bezala jende anitza gerturatzen da topaketara, teknikoki ere horrela da maila ezberdinak ematenm bait dira: zero dakitenak, puntua gehitzen ala kentzen ikasi nahi dutenak, kolore ezberdin bat sartu nahi dutenak… Zorionez ez naiz beti ni izaten hari edo horri irakasten dioena, baizik eta, taldean batek besteari erakustea, aholkatzea… lortu dugu. Neretzako hor dago topaketaren muina. Aldiro minimo 10-15 lagun elkartu izan gara, egunen batean 30 izatera ere iritsi izan gara, eta ez dakit… neretzat oso esperientzia polita da. Gainera, talde lan hori lortu dugu, talde iraunkor bat izatea, txat taldea gehienak oso aktibo izanik. Ni pozik nago emaitzarekin!

OL: Nola bizi izan dezu jenero ikuspegitik puntuaren inguruko esperientzia?

Derrigorrezko galdera da hau, askotan egin didatena, noski. Ni gizona naiz baina niretzako puntua egitea gauza naturala da eta izan da betidanik. Etxean bizitu deten artisau lan bat da, urtetan egin det eta egia esan, nere buruari ez diot galdetzen gizona izanik zergatik egiten dudan hau. Esaten dizut, niretzako erabat normala da.

Puntua egiten ikusten nautenak harritu egiten dira, baina neretzako, berriz diot, erabat naturala da. Tabakaleran topaketa gidatzeko gizona nahi zuten. Asmo honek poztu nindun modu batez ikusgarritasuna ematen diolako. Dene aurrean puntoa egiten gizon bat jartzen dute tradizioz emakumea egon lekuan. Hau jeneroaren ikuspuntutik ausarta izan arren, neretzat beharrezko ere bada.

Egia da, askotan jendearen harridura bizi izan ditudala… hasierako erreakzio arruntena hori bait da, harridura! Oso kuriosoa da adibidez, zorionez ala zoritxarrez, nik askotan mediku urjentzitara joan behar izan dut guraso edo senideekin. Badakizu horra joaten zarenean zain  orduak eta orduak ematen diztuzu, honengatik askotan puntoa eramateaz gororatzen  naiz eta itsaron gelan nagoen bitartean puntua egiten dut.  Momentu horretan puntua egiteak asko erlajatzen nau, aldiz bertan daudenengan harridura handia sortzen du.

Dendetan ere, artileak erostera joan izan naizenean, batzutan ez naute behar bezala hartu edo atenditu gizona izateagatik, baina oso gutxitan izan da. Gehienetan, oso harrera ona izan dut eta bezoak zabalik  zituztela hartu naute. Askotan zalantzak argitzeko edo aholku bila ere joan izan naiz. Nere ustez gizon gutxi garenez dendetan nitaz gogoratzen dira, alde hortatik oso pozik nago “emakumeen mundu” horretan onartua eta ongi etorria naizelako. Nik behintzat hala sentitzen det.

Ez nuke ahaztu nahi martxoaren 13an Ubikeko zutabe bat estaltzeko antolatu genuen ekintza guk egindako artilezko karratuekin, naiz eta azkenean pandemiagatik ezin izan genuen burutu. Azpimarratu nahiko nuke taldeko emakumeek ekintza honi emandako atxikipena eta zein ilusioarekin aritu diren momentu oro, martxoaren 8ko emakumearen egunaren inguruan antolatutako ekintza honetan. Neretzako gisa honetako ekintza batean soilik emakumez osatutako taldean  parte hartzea, benetan ohorea izan da. Harrituta gelditu naiz nabaritu bait dut taldearen indar hori, emakumeez osaturiko taldearen indarra; eta pribilejiatu bat sentitu naiz hor parte hartu ahal izan dudalako. Denborarekin ikusi dut  ni gabe ere ekintzak aurrera egin zezakeela eta taldeak bakarrik aurrera egiten zuela, honengatik niretzako hor egotea oso aberasgarria izan da.

Egia da bi urte t´erdi hauetan gizon gutxi gerturatu direla puntua egitera, 4 bat guztira. Nahiz eta  %3-4 izan etorri direnak nahi zutelako izan da eta nere ustez ondo sentitu dira hau  izanik gure helburu nagusitako bat.

OL: Zein ekarpen aberasgarri eta interesgarria.

Mila esker guztiagatik, zorte on eta laster arte!