Itzuli gara oporretatik! Oso egun polittak igaro ditugu elkarrekin eta indarberriturik itzuli gara etapa berri honi hasiera emateko: kakorratz-lanean ikasteko lantegi presentzialak Lalocadelacasaren Donostiako lokalean. Berehala gaiak, datak eta ordutegiak argitaratuko ditut, beraz, Donostian edo inguruan bazaude, adi ibili zaitez! 

Kaixo!

Asteazkenero bezela, gaur Newsletteraren bidalketa eta blogean argitarapena dagokigu. Has gaitezen gogoratuz Lalocadelacasa eta etxekotxikitxoa oporretan egongo garela gaurtik urtarrilaren 20ra arte. Beraz, denbora tarte honetan egindako erosketak 21tik aurrera izango dira bidaliak. 

Jai egun hauetan zehar oso lanpeturik ibili gera eta egun hauek deskantsatu eta Tenerife irla, gure bigarren etxea, familian gozatzeko hartuko ditugu. Mila esker ulertzeagatik. Indar eta energia berriarekin itzuliko gara, eta ideia berriekin jo ta su!

Urte Berri On!

Oso pozik egiten nau aurten Urte Berria ere asteazkenean izatea, Newsletter-aren bidalketa eta blogaren argitarapenarekin bat.

Gaur 2020 urtea hasten da eta honekin, Lalocadelacasak bere egunak ilusioz, proiektuz eta lan egiteko gogoz hasten ditu. 2019 urte bizia izan da maila guztietan eta modurik onenean amaitzen da: 16 hilabetez dena argiz margotu duen etxekotxikitxo zoriontsuarekin eta, txikitxoaren modura, piskanaka baina etengabe hazten ari den kakorratz-lan eta josketa proiektu honekin.

Hasteko, Neguko Solstizio eta Gabonetako Jai Zoriontsuak opa dizkizut. Egun hauek gehien maite dituzunen artean igaro ditzazula espero det.

Kaixo!

Lalocadelacasaren proiektuaren eta web orriaren aurkezpenaren ostean, gaur, asteazkena dela eta, Newsletter-aren bidalketa eta blogean argitarapena dagokigu. Testu hau hasteko bidai honetan nire ondoan egotegatik eskerrak eman nahi dizkizut, hasiera prozesu honetan jasotzen ari naizen babesa dela eta guztiz eskerduna sentitzen naiz.

Ongi etorri! Post honekin Lalocadelacasaren abenturako etapa berri bati emango diogu hasiera: www.olalocadelacasa.com web orriaren irekiera, formakuntza, denda, blog-a eta niri buruzko informazio apur bat sakonagoa eskaintzen dizun espazioak barne daudelarik.

Formakuntza atalean Kakorratz-lanari buruz arituko gara, bai online bai Donostia eta inguruan presentzialki eskeiniko ditudan lantegiak aurkezten dizkizut hemen.